Ireki ditu ateak aizkora eta trontza eskolak

Guaixe 2008ko otsailaren 22a

Joan zen larunbatean ireki zuen ikasturte berria Sakanako aizkora eta trontza eskolak. Sakanako Mankomuniteko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak esan digunez, "17 ikaslek eman diote hasiera ikasturteari". Eskolan Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordiko gazteek eman dute izena eta baita Sakanatik kanpoko zenbaitek ere, Legazpi eta Beasaingoak, esate baterako. Horietako batzuk berriak izanen dira eskolan eta, beste batzuek, berriz, aurreko urtetan probatu zuten esperientzia eta, gustatuta, aurten ere izena eman dute. Juan Mari eta Floren Nazabal eta Jose Ignazio Flores dira irakasleak.Amaia Gerrikagoitiak adierazi duenez, oraindik ere geratzen da plazaren bat. Interesatuek Kirol Zerbitzuan eman dezakete izena, 948 464 866 telefonoan.