Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hitzordua 08:00etan zuten jarrita Altsasuko herriko tren geltokian. 40 lagun bildu ziren eta Etxarrira trenez joan ziren. RENFE enpresak AHTko egitasmoarekin duen lotura salatzeko "desobedientzia ekintza" egin zuten martxistek eta ez zuten tren txartelik ordainduEtxarri Aranatzen 150 pertsonek baino gehiagok ekin zioten bideari. Ibilbidea dermioko pistetatik eta xendetatik egin zuten. Bide erdian, Iturmendin, gosaltzera gelditu eta gero. Altsasurako bideari berrekin zioten eta ibilaldia Altsasun egindako manifestazioarekin despeditu zen. SalaketakSakanako AHT gelditu! elkarlanak larunbateko ibilaldiarekin trenbideak ibarrean eginen lukeen bidea bertatik beratara ezagutaraztera emateaz gain, haren eraikuntzak ekarriko lituzkeen "kalteak" salatu zituzten. Aldi berean, Nafarroako Gobernuak eta Estatuak aurki sinatuko duten hitzarmena salatu zuten: "hitzarmen horrekin Nafarroako gobernuak eskuk libre izanen ditu diru publikoekin, hau da, guztion diruarekin espekulatzeko ekonomikoki bidera ezina, sozialki beharrezkoa ez den eta ingurunerako iraunkorra ez den proiektu erraldoi honetan". Horretaz gain, Nafarroako Gobernuari informazio eta parte hartze publikoa bideratzeko eskatu zioten. Beste batAHTren aurkako 4. mendi ibilaldia martxoaren 15erako iragarri du Sakanako AHT gelditu! elkarlanak. Altsasu eta Idiazabal arteko ibilaldia izanen da. Martxa horren helburua da Sakana eta Goierriko biztanleek "Ezkio-Itsasoko alternatiba eraikiko balitz" AHTk izanen lukeen "eraginaren ideia osoagoa izatea".