Autopistako txartela dutenendako, Irurtzun-Iruñea ibilbidea merkeago

Guaixe 2008ko otsailaren 26a

Erabakitako neurri hauek 2008ko aurrekontuetarako UPN eta PSN alderdiek sinatutako hitzarmenari esker atera dira aurrera. Hain zuzen ere, erabakiaren berri ematera elkarrekin azaldu ziren Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilari Alvaro Miranda, Herri Lan, Garraio eta Komunikabide kontseilari Laura Alba eta PSN taldeko idazkari nagusi Carlos Chivite. Gogoratu behar da, orain arte PSN autopista liberalizatzearen alde azaldu izan dela, baina legegintzaldi honetan UPNrekin bat egin eta autopistaren prezioak merketzearen alde egin du Nafarroako Alderdi Sozialistak. Egun 17.500 erabiltzailek dute AP-15 txartela. Onartutako deskontu berriekin txartel erabiltzaileen kopurua %3an haziko dela aurreikusten dute agintariek. Teleordainketa sistemaAstelehenean jarri zen indarrean teleordainketa sistema AP-15 autopistan. Sistema honek bidesariaren ordainketa autoa gelditu gabe egitea ahalbideratzen du, beti ere autoak "On Board Equipment" (OBE) izeneko aparailu elektronikoa badu eta ordainketa aurretik propio prestatu eta seinaleztatutako bideetatik egiten badu. Via-T izeneko sistema honek abantaila ugari dauzka: azkarra da, ilarak sortzea ekiditzen du eta segurua da. OBE izeneko aparailuak edozein kutxa edo garraio entitateetan lortu daitezke, eta bere prozedura edozein txartel finantzarioaren antzekoa da. 25 euro inguruko prezioa dauka eta horri mantenu kuota gehitu behar zaio, urtean 15 euro ingurutan egoten dena, erosten den entitatearen arabera. Orain arteko AP-15 txartela aipatu sistema berriarekin ordezkatzeko erabiltzaileek AUDENASAko txartelen zerbitzuarekin jarri beharko dira harremanetan, 948 24 68 32 telefonoan edo Iruñeko Conde Rodezko kaleko 8. zenbakian, eta bertan emango dizkiete argibide guztiak. Sistema berria erabilita autopistatik lehen aldiz pasatzerakoan txartel zaharra baliogabetua geratuko da.  AP-15 autopistako 2008ko deskontuakIbilbidea     Joan etorriko tarifa ofiziala A-15 txartelarekinjoan etorriaren egungo prezioaDESKONTUAK Bidaiak/ Hilabetero (Joan etorria)6 -14    15 - 18    > 18IRUÑEA - IRURTZUN3,701,03OBE sistema gabe % 20% 40% 60   OBE sistemarekin% 40% 60% 90   PREZIO BERRIAK6 -1415 - 18> 18IRUÑEA - IRURTZUN3,701,03OBE sistema gabe000   OBE sistemarekin000AP-15 txartelekin egiten den joan etorrien prezioa aplikatuko da buelta 72 ordu baino lehen egiten bada. OBE sistema: Bidesarian gelditu gabe egindako teleordainketa sistema