Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sindikatu abertzaleak gogora ekarri du langile nafarrak 70. hamarkadan "aldaketaren motore" izan zirela eta, orduan bezala, orain ere "Euskal Herrirako eskenatoki demokratikora eramango gaituen bigarren trantsizioa irekitzeko eragile aktibo izan beharra" aldarrikatu du. Horregatik, LABek dei egin die "nafar langile guztiei estatu espainolaren erasoaldiarekiko herri erantzunarekin tinko jarraitzeko". SakanaLABek emandako datuen arabera ibarrean mila langile inguruk parte hartu zuten lan uzteetan. Otsailaren 14ko iluntzean izan ziren mobilizazioei dagokienez, 752 sakandarrek parte hartu zuten, horrela banatuta: Irurtzun 50, Uharte Arakilen 15, Lakuntzan 70, Arbizun 67, Etxarri Aranatzen 80, Bakaikun eta Urdiainen 25na pertsona, 35 izan ziren Iturmendin. Altsasun manifestazioa egin zen 20:00etan eta herrian barna aldarria 300 pertsonek eraman zuten. Olaztin, egindako bilkuran 50 pertsona izan ziren, eta, azkenik, 35 ziordiar bildu ziren