Bide bazterreko babes-hesiak aldatzen hasia da departamentua

Guaixe 2008ko ots. 21a, 00:00

Motor gidari eta txirrindulariendako segurtasuna handitzeko, hainbat tokitan egungo babes-hesien azpian beste metalezko xafla bat jarri da, lurreraino iristen dena. Hala, erortzen direnek ez lukete hesien zutoinen kontra joko. Metalezko zutoin horien ertzak, erorketaren abiadurarekin batera, labanen gisa jokatu izan dute askotan. Metalezko xaflak jarri ez diren toki batzuetan babes-hesien zutoinak aldatu dira ertzik ez duten beste batzuengatik ordezkatuz. Herri Lan Departamentuak, errepide sareko segurtasunerako jardueren planaren barruan, hainbat urterako plana prestatu zuen. Hartan jasotzen ziren foru errepide sareko gune arriskutsuenak zein diren eta planari segituz, urtetik urtera, babes-hesiak kentzen joan da gobernua. Hala egin berri dute Sakanako mendi portuetan eta mantenu lanekin batera aldatu diren babes hesietan. Horretaz gainera, egin behar diren errepide berri edota daudenen konponketetan babes-hesi berriak jartzea aurreikusten da.