Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasle Abertzaleak eta Eraldatu harekin kritiko dira. Esan zutenez, "herritarren eskura, eskuetan eta zerbitzura" egon behar du unibertsitateak eta ez "merkatuaren mesedetara". Bolognak unibertsitatearen "pribatizazioa, homogenizazioa eta elitizazioa" ekarriko duela eta hari "ezezko borobila" emateko eskatu zuten. Bestalde, hezkuntza komunitate osoaren iritzia kontuan hartzea eskatu zuten. Ikasle erakundeek, www.ikasleadierazpena.org web orriaren bidez, Bologna prozesuaren kontrako atxikimenduak jasotzen hasi dira. Ikasleei babesa eman dietenen artean Hesian musika taldeko Fran Urias eta Amets Larraza etxarriarrak daude.