Hasi da Espainiar Estatuko agintaritza aukeratzeko hauteskunde kanpaina

Guaixe 2008ko otsailaren 22a

Nafarroari dagokienez, UPN, PSN, Ezker Batua eta NaBAI taldeek martxoko 9ko hauteskundeetarako botoa eskatu dute, eta makina bat mitin eta ekitaldi antolatu dituzte hurrengo egunetarako. Auzitegi Nazionalak EAE-ANV taldearen jarduna bertan behera utzi ondoren, atzo prentsaurrean azaldu ziren Ezker Abertzale eta independentistak, eta hauteskunde hauetarako "abstentzio aktiboa" egitea eskatu zieten euren militanteei.Guaixen dagoeneko hauteskunde kanpainarako deialdiak jasotzen hasi gara. Horrela gaur, otsailak 22, ostiralean, hitzaldia eskainiko dute ezker abertzaleko kide Marine Pueyo eta Raul Barrenak, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, 19:30ean.