Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Deitzaileendako abiadura handiko trenarena (AHT) da "inoiz inposatu nahi izan diguten makro proiektu txikitzailerik handiena. Euskal herriari eragingo dizkion kalte ekologiko eta ondorio sozialak inolaz ere azaldu gabe burutu nahi duten proiektua, hain zuzen". Egitasmoa "politikariek isilpean eta herritarren parte hartzerik gabe jorratu" dutela nabarmendu dute deialdia egiterakoan. Gazte mugimenduko kideek AHT egitasmoak ekarriko dituen kalteen artean aipatu diute "ez dela ama-lurrari egokitzen" eta hura egiteko "harrobiak, zabortegiak, zentral termikoak... ireki beharko dituzte, honek dakartzan ondorio guztiekin". Abiadura handiko trenaren egitasmoak, deitzaileen ustez "soilik interes ekonomiko zein partidistei erantzuten die" eta ondorioztatu dute 9 mila milioi euroko aurrekontua "errentaren banaketaren eta gastu sozialen murrizketen bidez ordainduko dugu, gure bizitza prekarioagoa bihurtuz". Manifestazioaren deitzaileendako AHT egitasmoak "ez ditu herriaren beharrak betetzen".