Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erakusketaren helburua da erakustea "giza eskubideen printzipioek lotura hertsia eta zuzena dutela osasunarekin". Aldi berean, erakusketak gogorarazi nahi duestatuek eta nazioarteko erakundeek ardura berezia dutela elikadura, etxebizitza, lana, ingurumena, hezkuntza, segurtasuna, osasun zerbitzuen eskuragarritasuna, gizartean eta politikan parte hartzeko aukera, bakea eta zientzia aurrerakuntza moduko eskubideak ziurtatzen. 8 eskultura dira eta bakoitzak eskubide bati egiten dio aipamena. Beira-zuntzez eginak dira eta tamaina naturala dute. Eskultura bakoitzaren aldamenean 10 idazlek idatzitako olerki labur batzuk irakur daitezke, gaztelaniaz eta euskaraz.