Mankomunitateak euskara zerbitzuan aritzeko 3 teknikari kontratatuko ditu

Guaixe 2008ko otsailaren 26a

Aukeratuak diren 3 teknikarien lanaldia zerbitzuko beharrei egokituko zaie, eta administrazio organo eskudunak edozein unetan aldatzen ahal izanen du. Bestalde, lantokia mankomunitateko euskara zerbitzuko beharren araberakoa izanen da, Sakanako eremuaren barruan beti ere. Laneko beharrak direla-eta, lantokitik kanpora egindako joan etorriak kilometraje gastutzat joko dira.Deialdian interesa dutenek martxoaren 10era arteko epea du mankomunitatean eskabidea egiteko. Oposizioaldia martxoaren 26an hasiko da, proba teorikoarekin. Bi egun geroago, 28an, praktikoa eginen da eta proba psikoteknikoarekin despedituko da.