Enpresa sortu nahi duten ekintzaileendako tailerrak

Guaixe 2008ko otsailaren 26a

Jakinik horiek direla enpresa bat sortu nahi duten pertsonek egiten duten bidea, ekintzaileei laguntza emateko tailerrak antolatu ditu Cederna-Garalurrek. Tailerrak independenteak dira eta nahi denera joan daiteke. Martxoan eta apirilean eginen dira eta izena emateko epea zabalik dago. Doakoak dira. TailerrakAurreneko tailerra martxoaren 10etik 13ra izanen da, 09:30etik 13:00etara. 14 orduko iraupena duten saioetan negozio-ideia nola bilatu eta egitasmo berri bati ekiteko norberaren gaitasunak landuko dira. Bigarren tailerrak ondo ezagutzen al duzu abian jarri nahi duzun enpresa? du izenburutzat eta enpresa proiektua definitzeko balioko dio ekintzaileari, enpresa bideragarria izateko kontuan eduki beharrekoa azalduko zaie ekintzaileei tailer horretan, apirilaren 4, 11, 18 eta 25ean, 9:30etik 13:00etara. 3. tailerrean enpresa jarduerari hasiera emateko eman beharreko urratsak azalduko dira. Hori apirilaren 28an izanen da, aurreko tailerren ordutegi berean. Azken tailerra ekintzaileen eta enpresa martxan dutenen interesekoa izan daiteke. Izan ere, negozioa behar bezala kudeatzeko kontuan eduki behar diren alderdiak azalduko dituzte, martxoaren 31tik apirilaren 17ra arte, (astelehenetik ostegunera), 19:00etatik 21:30era. Tailer horiek Garalur elkarteak Arbizun duen egoitzan izanen dira. Izena eman nahi duenak 948 567 010 telefonora hots egin eta Oskia Lazkozez galde dezala.