Sakandarren egunaren inguruan hausnarketa abiarazi dute

Guaixe 2008ko otsailaren 29a

Sakandarren Egunaren antolatzaileen ustez "etorkizunera begira ibarreko jai honen inguruan ditugun asmoak eta helburuak, atzera berriz, zehazteko garaia heldu dakigu". Hori egiteko, ordea, aurretik "eginikoaren errepasoa; helburuak eta lorpenak, akatsak nahiz hutsuneak, hauek guziak berrikusteko eta gerora etorriko diren aldaketak egiteko ezinbesteko balorazioa egin beharrean" daudela iritzi diote antolatzaileek. Hori dela eta, gaur, ostirala, 19:00etan, bilera eginen da Irurtzungo Pikuxar Elkartean. Sakandarren Eguneko antolatzaileek jakitera eman dute bilera irekia dela eta nahi duten erakundeek edo pertsonek parte hartu dezaketela.