Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko afizionatu mailako txirrindulari onenek Murtzian izan zuten atzo hitzordua, Guerrita Trofeoan, Espainiako Koparako puntuagarria den bigarren proban. Euria izan zen protagonista lasterketan. Baina eguraldia lagun ez izan arren, Azpiru-Ugarte taldeko Guillermo-Lanas nafarra fin aritu zen. Eguneko ihesaldi garrantzitsuenetan sartu zen eta, helmugatik gertu, Gebas gailurrean, Comunitat Valencianako Rafael Valls txirrindulariarekin batera egin zuen ihes. Tropelarekiko 40 segundoko aldearekin iritsi ziren biak Alcantarilla herriko helmugara eta bertan, Lasa izan zen azkarrena. Nafarrak 3 ordu 58 minutu eta 51 segundotan egin zituen 151 kilometroak.Sakanako taldeak ere ordezkariak bidali zituen Espainiako Koparako puntuagarri den proba honetara: Ruben Martinez izan zen Rural Kutxako lehen txirrindularia, 22. lekuan, irabazlearengandik 2:22ra. 6 segundo geroago helmugaratu zen Hector Espasandin taldekidea, 25. lekuan.