Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Soraluzek ireki du Euskal Herriko afizionatu mailako egutegia. 23 urtez beherako 137 txirrindulari atera ziren asteburuan bideberrira. Costa Ricako Andrey Amador izan zen azkarrena. 21 urteko gazteak iaz bederatzi garaipen eskuratu zituen eta aurten marka hori gainditzen saiatuko da.Zazpi txirrindulari izan ziren eguneko lehen protagonistak, Rural Kutxako Torres tartean. Tropeletik ihes egin eta minutu bateko aldea lortu zuten, baina haien nekea sumatzen hasi zenean, Lizarte eta Bidelan taldeak aldea txikitzeaz arduratu ziren. Handik aurrera Amador nagusitu zen. Asentzioko maldetan gora, tropela hautsi eta atzean utzi zituen gainerako txirrindulariak. Haren atzetik abiatu ziren zortzi txirrindulari, Rural Kutxako Garate tartean. Baina Costa Ricako gazteak eskutan zuen garaipena. Bakarrik iritsi zen helmugara eta gainerakoendako bigarren eta hirugarren postua lortzeko lehia geratu zen. Azkenean, helmugan zortzigarrena izan zen Jon Garate, Amadorrengandik 2:02ra.