Bihar erabakiko da zein bikote izanen diren txapeldunak

Guaixe 2008ko otsailaren 28a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, azaroaren amaieran hasi zen Sakanako XIX. Pala Txapelketa. Asteburuak joan eta etorri, ia hutsik egin gabe bildu dira Irurtzun eta Etxarri Aranazko pilotalekuetan Sakanako pala jokalariak. Otsailaren 15 eta 16an erabaki zen zein bikote pasako ziren finalera. 1. mailan, Javik eta Beñatek eta Biñok eta Koldok egin zuten aurrera, eta 2. mailan, Matxain-Orderizek eta Belzunze-Martirena bikoteek. Hona emaitzak:1. maila Beloki-Jara 29 / Javi-Beñat 30Biño-Koldo 30 / Aramendia-Santos 272. maila Matxain-Orderiz 30 / Osinaga-Vilches 18Belzunze-Martirena 30 / Etxeberria-Berasain 20Finalak Bihar jokatuko dira finalak, Etxarri Aranazko pilotalekuan.3. eta 4. postuak ere jokoan egonen dira.1. maila 1. eta 2. postuak: Javi-Beñat / Biño-Koldo3. eta 4. postuak: Beloki-Jara / Aramendia-Santos2. maila 1. eta 2. postuak: Matxain-Orderiz / Belzunze-Martirena3. eta 4. postuak: Osinaga-Vilches / Etxeberria-Berasain