Ezagutzera eman dituzte Sakanako Atletismo Kopako proba puntuagarriak

Guaixe 2008ko otsailaren 28a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Atletismo Koparako puntuagarri izanen diren probak zehaztu ditu. 4. edizioa du Atletismo Kopak eta, aurreko urtetan bezala, Sakanako Mankomunitateak eta Dantzaleku atletismo taldeak elkarlanean antolatu dute, Lasa kirolak dendaren laguntzarekin. Denek ere, Sakanan atletismoaren zaletasuna zabaltzea dute helburu.Lasterketa puntuagarriak Urtearen amaieran erabakiko da norendako den Sakanako Atletismo Kopa. Horretarako, Sakanako lasterketa garrantzitsuenetako emaitzak hartuko dira kontuan. Lasterketa hauek izanen dira puntuagarriak:Iturmendiko IV. Aitzkozar Herri Krosa (maiatzak 17).Ergoienako IV. Bira (irailak 21)Lakuntzako XII. Herri Lasterketa (urriak 26)Sakanako VII. Herri Lasterketa (azaroak 16)Altsasuko San Silbestrea (abenduak 31)Lasterketa bakoitzean Sakanako lehen 10 mutilek eta 10 neskek jasoko dituzte puntuak. Koparako hautagai izateko, gutxienez lasterketa horietako lautan parte hartu beharko da eta beharrezko izanen da gutxienez urte bat Sakanan erroldatua egotea.Sariak Sailkapen nagusiko lehen hiru mutilek eta neskek jasoko dute saria. 1.ak 80 € kirol materialean eta trofeoa jasoko ditu, 2.ak 60 € kirol materialean eta trofeoa, eta 3.ak 40 € kirol materialean eta trofeoa. Proba guztietan parte hartzen dutenen artean sari berezi bat zozketatuko da.