Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
BigarrenaHurrengo larunbatean ere elizkizunak izanen dira Xabierko gazteluan. Baina arratsaldez izanen da, 17:00etan. Hori dela eta, gurutze-bidea bi ordu lehenago abiatuko da Zangozatik. Meza bukatu eta gero, 18:30ean, auditorioan Nico Montero eta Luis Enrique Ascoyren kontzertua izanen da. Baina bi erromesaldi handi horietaz gain, martxoaren 4tik 12ra Xabierren Graziako bederatziurrena ospatuko da. Bederatziurreneko predikua Mikel Garziandia Goñi apaiz etxarriarrak eginen du, 16:15ean, egunero. Ondoren, meza izanen da. Graziako bederatziurrena dela eta Nafarroako hainbat eskualde pastoraletatik bidaiak antolatu dira Xabierra. Sakana hartzen duen Mendialde eskualdea martxoaren 11n, asteartearkein joanen da Xabierra. Mendialdeko fededunek meza eguerdian entzunen dute.