Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Beran jokatu zen txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Taula gainean izan zen seikotearen artean Jon Barberena izan zen onena. Eneko Lazkoz 6. sailkatu zen, 288 puntu lortu eta gero. Bertsolari etxarriarrak urduri ekin zion saioari eta kosta egin zitzaion bertsoa ateratzea. Hala ere, Beran ale ederrak utzi zituen Enekok, tartean kartzelakoa. Haurrak familia marraztu zuen eta haiek, bertsolariak, ez ziren agertzen. Gainontzekoek dibortzioa aipatu zuten bitartean, Etxarriko bertsolariak preso baten larruan jarri zen. Jokatutako finalaurrekoetan saio makalena izan zen Berakoa eta hori puntuazioan nabaritu zen. Berakoa izan eta gero finalean ariko den zortzikotea zein den ezaguna da dagoeneko: Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Xabier Terreros, Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Migel Mari Elosegi Luze. Guztiak ere Elizondoko Lur dantzalekuan ariko dira kantuan hilaren 15ean, 17:00etan.