Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxerat erakundeak deituta, hilero azken ostiraletan egiten den moduan, euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz bilkurak egin ziren. "Espainiako eta Frantziako gobernuen espetxe politika" salatu eta "presoen eskubideak errespetatuak" izan daitezen eskatu zuten bilkuretan. Jaso ditugun datuen arabera, Arbizun 53 pertsona bildu ziren eta Etxarri Aranatzen 70. Sakanako beste herri batzuetan ere izan ziren kontzentrazioak.