Turismo seinaleak gure artean

Guaixe 2008ko martxoaren 4a

Herri Lan eta Kultura eta Turismo departamentuek elkarlanean aurrera eraman dute errepideetako turismo seinaleztapen plana. 2005ean hasi zuten eta iaz despeditu. Hala, more koloreko hainbat seinale ikus litezke Nafarroako bide bazterretan. Haien egitekoa da gidariei erraztasunak ematea interes turistikoko guneetara joateko eta, aldi berean, dauden interes gune horien berri ematea, haien bisita sustatzeko. Nafarroako errepide sarearen turismo seinaleztapen plana 2005 eta 2007 urteen artean gauzatu zen. Seinale turistiko moreak Sakanan iaz, urte akaberan iritsi ziren Sakanara. Haietako bat, Uharte Arakilgo Zamartze monasterioaren ondoan dagoena, akats ortografikoa eta guzti jarri dute. Zamartzeko monasterioa jarri beharrean, Zamartzeco monasterioa idatzi dute.