Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko enplegu bulegoko datuei dagokienez, otsailean %3,58 jaitsi da izena eman dutenen kopurua. Sakanan otsailean 21 pertsonak opatu dute lana, guztiak gizonak. Orain 565 dira lan bila dabiltzan sakandarrak. Haietatik 360 emakumeak dira (%63,71) eta 205 gizonak (%36,28). Adinari erreparatuz gero, lan bila dabiltzanen 98k 25 urte baino gutxiago dituzte (54 gizon eta 44 emakume). 25 urtetik gorakoak, berriz, 467 sakandar dira (316 emakume eta 151 gizon). Sektoreei dagokienez, sakandarrek egindako lan eskaintza gehienak, 306, zerbitzuen arloan lan egiteko dira. Eskaera kopuru erdia, 151 dira industria arloan lan egin nahi duten lan eskatzaileek. 50 pertsona eraikuntzan lan egiteko prest azaldu dira eta 11 abeltzaintzan. Gainera, aurretik lanik egin ez duten 41 sakandarrek izena emana dute Altsasuko enplegu bulegoan. Otsailean Altsasuko bulegoan 368 lan kontratu itxi ziren. Haietatik 65 (% ) mugagabeak izan ziren.