Etorkizunak izen bakarra du: independentzia!

Guaixe 2008ko martxoaren 6a

"Egun Euskal Herrian bizi dugun egoera benetan larria dela" azpimarratu eta horren aurrean mobilizatzeko deia luzatu zuten gazteek. Eremuz eremu jasaten duten zapalkuntzaren errepasoa egin eta egoera honen aurrean milaka gazteek borrokan jarraitzen dutela aipatu zuten. Jarritako adibideetako batzuk etxebizitza eskubidearen urraketa, AHT-aren inposaketa, bologna prozesuak ekarriko duen hezkuntzaren merkantilizazioa, emakumeen eskubideen urraketa edota euskaraz bizitzeko eskubidearen ukapena izan ziren.Era berean, Espainako hauteskundeen inguruan ere haien irakurketa egin zuten gazteek eta "hauteskundeetako atarian inoiz baino ozenago herri honek biziraupenerako duen aukera bakarra independentzia dela" esan zuten. Horregatik euskal gazteriari abstentzioaren aldeko hautua egitea eskatu zioten.Asko dira independentziaren alde Sakanan antolatzen diren gazteak eta borroka eta dinamika hauen islada Lezoko Gazte Topagunea izango da. Honela, aurrekoan Etxarrin bizi izan zen bezala, oraingo honetan ere, "4 egunetan independentzian biziko direla azpimarratu zuten".Hitz horiekin Sakanako gazteriari deia luzatu eta martxoaren 21etik 24era Lezon Sakanako gazteriak hitzordu garrantzitsua dutela esan zuten bildutakoek. "Etorkizunak izan bakarra duelako: independentzia!"