Neguarekin harrituta

Guaixe 2008ko martxoaren 6a

Bota zuen elurrak kamioiek guraizea egitea ekarri zuen eta horren ondorioz trafiko mozketak eta erretentzioak sortu ziren. Hala gertatu zen Leitzarango autobian eta Nafarroako autopistan, Gulia eta Irurtzun artean. Irurtzungo lotura gunean sortutako arazoak Sakanako autobiari eragin zioten. Leitzarango autobia gauean zenbait unez itxi behar izan eta gero, eguerdirako konpondua zegoen trafiko arazoa. Ibarraren beste muturrean, A-1 autobian, antzeko egoera errepikatu zen. Arruazu parean izan zen istripuak ere ez zuen trafikoa aritzen lagundu. Zenbait orduz portuetan ibiltzeko kateak behar izan ziren. Bestalde, Irurtzun eta Altsasura joaten ziren ikasleak ikastetxera berandu heldu edo ez ziren klasera iritsi.