UPN, zure ahotsa Madrilen

Guaixe 2008ko martxoaren 7a

UPNk Nafarroan eta bere jendartean sinesten du, koherenteak gara eta Nafarroaren interesak eta nortasuna defendatzeko bozgorailu onena. Bere herritarren ahotsa eta kezkak Espainiari transmititzen dizkiogu. Asmo anexionisten aurrean, gurekin Nafarroa beti ongi defendatuta izanen dela ziurtatuta duzu. Alderdi Popularrarekin sinatutako akordioak halako autonomia bat mantentzea onartzen digu, ez PPrengandik ideologikoki aldentzeko, baizik eta UPNn Nafarroarendako onena dela uste dugulako. UPNtik beti babestu dugun autonomia mantentzen du akordioak, ideologiaren aurretik, alderdi interesen aurretik, Nafarroaren eta Espainiaren interesak jartzeko. UPNk ez dio inolako ideiari edo printzipiori uko egiten. Helburu berak dira, printzipioak berak dira eta hautagai bera da, Mariano Rajoi. Azken batean, koalizio honekin gure ideologia bera da, nafarren ongizatea eta espainiarren ongizatea lortu nahi duen hura. UPNtik eta Nafarroatik ahalegin guztiak eginen ditugu eta Nafarroako Gobernuan guk izandako esperientzian eskuratu ditugun lorpen guztiak jarriko ditugu herritarrak konbentzitzeko, konbentzitzeko UPN-PP koalizioaren alternatiba dela aukerarik onena Espainia jarraitu dezan izaten garapena eta herritar guztien ongizatea sustatuko duen herri bat. Zure ahotsa Madrilen UPN da, PPrekin koalizioan. Gobernu jardunean eraginkorrak diren bi alderdi, pertsonek egin eta pertsonendako egindako proiektu bat dutenak eta, herritarren eskaerei sentibera izanik, politika erabilgarriak eta beharrezkoak indarrean jartzen dakitenak nafar guztien enplegua, ongizatea eta elkartasuna handitzeko. Union del Pueblo Navarroren (UPN) eta Partido Popularraren (PP) arteko kointzidentzia ideologikoak egin diren Hauteskunde Orokorren deialdietan paktua osatu du. Horrek bi alderdiei onura ekarri die eta, emaitza zuzen gisa, Foru Erkidegoaren ongizate eta garapen mailak handitzeko balio izan du, eta, paraleloki, Nafarroatik nazional mailako beharrezko politiketarako ekarpenak egiteko. Paktu konstituzionalari Nafarroak dion leialtasuna gizarteak onartutako printzipio bat da. Horretan, hain zuzen ere, oinarritzen da UPN Espainiaren proiektu nazionalean parte hartzeko. Hori PPrekin egiten dugun jarduera bateratuaren bidez gauzatzen da. Azken hamarkadetan izan den ongizatearen, hazkunde ekonomikoaren eta hobekuntzaren bidean jarraitzeko nahiari heldu behar dio Nafarroak, belaunaldi berriek Foru Erkidego modernoa eta etorkizunerako bermeak dituena jaso ahal dezaten. Hori da eta izan da UPNren helburua kudeaketa publikoan parte hartzen duen tokietan eta presentzia duen parlamentuetan ere. Beti Nafarroaren nortasunaren defentsa, bere aurrerapena eta bere herritarrena.  Erredakzioan itzulia