Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iganderako daude deituta Espainiako gorteetarako bozak. Nafarroak Espainiako kongresuko 5 aulki eta senatuko 3 aulki beteko ditu. Hauteskunde kanpaina azken bi asteak hartu baditu ere formazio bakoitza aspaldi ari da bere mezua zabaltzen. Horretarako epea gaur gauerdira arte dute, bihar hausnarketa eguna baita. Alderdiek haien kideak eta jendartea botoa ematera deitu dituzte. Boto horiek erakartzeko hainbat proposamen ere egin dituzte. Espainiako Auzitegi Nazionalak EAE-ANV alderdia legez kanpo utzi eta gero ezker abertzaleak abstentziorako deia egin du, "salbuespen egoeraren aurrean, planto egitea eta estatu faxistari bizkarra ematea".