Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gau edota goiz guztia oinez eman eta gero, 15:00etarako Zangozan izan nahiko dute denek. Ordu horretan hasiko da erromes guztiak sainduaren gaztelura eramanen dituen gurutze-bidea. Behin Xabierrera iritsitakoan, 17:00etan, meza izanen da eta hura despeditutakoan, auditorioan, Nico Montero eta Luis Enrique Ascoyren kontzertua iragarria dago. Kristoren lekuko, Xabier bezala leloa dute aurten xabierraldiek. Aurreko igandekoa eta biharkoa ez dira sainduaren sortetxera eginen diren erromesaldi bakarrak. Graziako bederatziurrenaren barruan hainbat eskualdetatik joan dira eta joanen dira Xabierrera egun hauetan. Sakana hartzen duen Mendialde eskualdea asteartean, martxoaren 11n, hartuko du gaztelurako bidea.