Irurtzundarrak eta lakuntzarrak haur kantu jaialdietan

Guaixe 2008ko martxoaren 7a

Irurtzungo Musika Eskolan ikasten ari diren 8 eta 10 urte bitarteko ikasle talde batek Tope tope Tomatxa kantatuko dute Lekunberrin. Abeslari talde hori osatzen dute: Aitana Sanchezek, Maria Etxeberriak, Aitana Garciak, Amaia Guruzelaik, Ane Martijak, Irati Ollakarizketak, Haizea Urrak eta Julen Cobosek. Eskenatoki gainean Iñaki Baraibarren (trikitixa) eta Leire Gonzalezen (teklatua) laguntza izanen dute. 10 eta 13 urte arteko Irurtzungo udal musika eskolako taldeak Ziripot kantua eskainiko du. Doinu hori honako kantariek abestuko dute: Andrea Arraras, Lorea Cordon, Iosu Erbiti, Nekane Erbiti, Leire Gonzalez, Cristina Irañeta, Julen Martija, Garazi Ortiz, Edurne Ustarroz eta Arantza Zudaire. Nekane Uharte (klarinetea), Alvaro Gonzalez (gitarra) eta Beñat Jauregi (baxua) lagun izanen dituzte oholtzan. LakuntzarrakSan Saastin udal musika eskolako Iratxoak taldeak Iritsi da eguna kanta abestuko dute. Abestia Pirritx eta Porrotxena bada ere ikasleek moldatu egin dute. Jendaurrean kantatuko dutenak honakoak izanen dira: Ariane Andueza, Munia El Marhoum, June Garcia de Albeniz, Naroa Larraza, Nekane Mendieta, Gaizka Sagarzazu, Itsaso Zelaia, Ander Cartagena, Oihane Gabirondo, Oier Larumbe, Irati Lizarraga, Irantzun Razkin eta Anne Costa. Guztiak ere Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak dira. Udal musika eskolako San Saastin taldeak Gorka Knorren Azken egurraren negarra kanta abestuko dute. Kantari taldea honakoek osatzen dute: Aitana de Miguel, Oihane Lizarraga, Iraitz Berastegi, Ibai Lanz, Ibon Arregi, Anne Beñasco, Leire Olazaran eta Asier Arregi. DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak dira. Azkenik, Luis Fuentes eskola publikotik talde bat aterako da haur kantari jaialdietan parte hartzera. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek osatuta dago Suhar taldea eta Tapia eta Leturiaren Hik lan eta nik jai abestia kantatuko dute. Hona taldekideak: Anne Bañasco, Amets Lertxundi, Laida Etxeberria (akordeoia), Leire Olazaran (panderoa), Leire Lizarraga, Iker Arregi, Jon Goikoetxea, Josu Mozo, Mikel Flores, Andoni Egurza, Marina Zabala, Jon Arregi, Raquel Amores, Beñat Torrente, Aitor Lopez de Sabando, Irune Vitoria, Andrea Recondo eta Joanes Satrustegi (panderoa). Lekunberriko haur kantari jaialdiaren saioaren ondoren, antolakuntzak martxoaren 16an, igandearekin, Iruñeko Gaiarre antzokian jokatuko den azken haur kantu jaialdian zeinek parte hartuko duten jakinaraziko du.