Pablo Urtasun eta Jorge Azanza tropelarekin batera iritsi ziren helmugara

Guaixe 2008ko martxoaren 3a

Eguraldia lagun zutela abiatu ziren atzo txirrindulariak El Ejidotik hiriburura XXIII. Almeriarako Klasika helmuga helburu. 188 kilometroko ibilbidea zuten egiteko, 4. mailako eta 3. mailako portuak tartean zirela.79 txirrindulariko tropelak esprintean eman zion amaiera lasterketari. CSC taldeko Juan Jose Haedo izan zen azkarrena. Pablo Urtasun urdiaindarra eta Jorge Azanza altsasuarra tropel nagusian sartu ziren, irabazlearen denbora berean.