Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Murtziarako bidea hartu dute Urdian eta Altsasuko txirrindulariek. Ez dira asko Espainia hegoaldeko lasterketa honetan parte hartzen duten taldeak, 12 baino ez, baina kalitate handiko txirrindulariak biltzen dituzte: Contador, Valverde, Menchov, Sastre edo Samuel Sanchez, esate baterako.Gaur emanen diote hasiera Murtziako itzuliari, San Pedro del Pinatar eta Lorca arteko 197,3 kilometroko etaparekin. Badirudi biharkoa izanen dela bost etapetan gogorrena eta, ondorioz erabakigarria, Bermejo portu gogorra baitute helmugatik gertu. Hala ere itzulia ez da azken egunera arte erabakiko, azken egunean 23 kilometroko erlojuz kontrakoa baitute txirrindulariek.