Aralar Txirrindulari Taldea denboraldi berrirako prest

Guaixe 2008ko martxoaren 5a

Larunbatean Lakuntzan bildu ziren Aralar Txirrindulari Taldeko txirrindulari, entrenatzaile eta gurasoak, denboraldi berriko taldeak aurkezteko. Adinaren araberako hiru taldetan banatuta, eskola, kadete eta gazteen mailako 24 txirrindulari biltzen ditu Aralar Txirrindulari Taldeak. Aranaz, Arakil eta Larraun aldekoak dira gehienak. Beste behin ere, Irabia Intersport izanen da hiru taldeen babeslea. 20.000 €-ko aurrekontua dute denboraldi berriari aurre egiteko.Sakanako taldeak 1980an hasi zuen bere ibilbidea, Sakanan txirrindulazaletasuna sustatzeko helburuarekin. Bertan eman zituzten lehen pausuak gaur egun txirrindulari handiak diren zenbaitek, Jose Luis Arrietak, Egoi Martinezek edo Gorka Verdugok esaterako. Profesionaletara pasa berri den Javier Etxarri ere Aralar taldean hasi zen.Hasi dira laneanTxirrindulariek dagoeneko hasi dute 2008ko denboraldia. Otsailean hasi eta urrira arte, badute nahiko lan, Nafarroan batez ere, baina baita Euskadiko lasterketetan ere. Horietako batzuk beraiek antolatu beharko dituzte gainera: ekainaren 15ean, Lizarragan, eta abuztuaren 5ean, Etxarri Aranatzen eginen diren kadete mailako lasterketak eta, ekainaren 29an, Lakuntzan eginen den gazte mailakoa. Eskolako mailako beste bi lasterketa ere hartuko ditu Lakuntzak, baina egunak zehaztu gabe dituzte.Aralar Txirrindulari Taldeko txirrindulariakEskola: Irati Otxoteko Arlegi, Endika Larralde Olazar, Mikel Agerre Iparragirre, Hodei Juango Valera, Izai Mauleon Zabala, Luis Beraza Arrieta, Xabier Mauleon Zabala, Unai Zubiria Gartziandia, Iñigo Lasarte, Julen Otxoteko Arlegi, Paula Ekaterina Iturri, Xabier Aira Basabe Markotegi, Saifeddine Bouajaja eta Oier Larunbe Lizarraga.Zuzendaria: Javier EtxarriKadeteak: Endika Jaka Gartziandia, Iñaki Mañeru Marin, Josu Urriza Rivera, Mikel Rubio Jaso eta Javier Ignacio Lizarraga Fandos.Zuzendariak: Jave Jaka eta Juan Ramon San MartinGazteak: Mikel Astiz Erro, Eneko Otxagabia Letamendia, Adur Senar Asurabarrena, Aitor Irastorza Arrizurieta eta Adur Saizar Ardanuy.Zuzendariak: Iraitz Goñi, Borja Gonzalez eta Asier Pellejero