Tropelean iritsi ziren bi sakandarrak

Guaixe 2008ko martxoaren 5a

Sprintean amaitu zen Murtziako itzuliko lehen etapan. Pablo Urtasun eta Jorge Azanza sakandarrak, txirrindulari ezagunenekin batera sartu ziren helmugara, etaparen irabazle Graeme Brownen denbora berean. Jorge Azanzaren taldekide Koldo Fernandez de Larrea bigarrena izan zen.Txirrindulariek itzuliko etapa gogorrena dute gaur: 152,5 kilometro dituzte, Carraspana eta Totana artean. Helmugatik 30 kilometrora, 18,5 kilometro luze eta 820 metroko desnibela duen Collado Bermejo lehen mailako portu gogorra gainditu beharko dute.