Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgoak inongo arazorik gabe nagusitu ziren joan zen asteburuan etxean. Lau goleko aldearekin gailendu ziren Universidad de Navarra taldeari, 5-1. Agerian geratu zen bi taldeen arteko aldea.Garaipenak aurreko asteetan zuen postura itzuli du Aralar Mendi, 4. postura. Zalatanbor liderra lasai dago, 53 punturekin, baina 2.etik 5. postura berdintasuna da nagusi. Uhartekoek bezala, 37 puntu ditu atzetik dagoen Gazte Berriak taldeak. 2. eta 3. diren Tafalla eta Viaria, berriz, puntu bakarrera daude, 38rekin. Hain zuzen ere, azken talde honekin lehiatuko da Aralar Mendi datorren jardunaldian.