Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteburuan mustu zuten lasterkariek Nafarroako duatloi eta triatloien egutegia, VII. Corella Hiria duatloiarekin. Probak adin ezberdinetako kirolari onenak bildu zituen Nafarroa hegoaldean.Benjamin, kimu eta haur mailek eman zietan hasiera lasterketari. Ondoren, senior, kadete, gazte, beterano eta 23 urtez azpikoei utzi zieten txanda. Bigarren txandako guztiak 5 kilometroko krosarekin hasi zuten lasterketa, 20 kilometro egin zituzten ondoren bizikletan eta 2,5 kilometroko krosa izan zuten amaitzeko. Lagunak taldeko atletak izan ziren onenak. Beraiendako izan ziren lehen hiru postuak. Baina sakandarrek ere lan ona egin zuten. Sakana triatloi taldeak bi lagun sartu zituen lehen hamarren artean, Francisco Javier Gomez eta Javier Borrega. Kadete mailan, berriz, sakandarrak izan ziren protagonistak: nesken artean, Judit Saizar izan zen azkarrena eta, mutilen artean, Urko Berdud.Sailkapen orokorra 1. David Colchero Tomey 55:566. Francisco Javier Gomez 59:259. Javier Borrega Perianez 59:4029. Urko Berdud Mazkiaran 1:01:0566. Beñat Katarian Razkin 1:04:1577. Mikel Berdud Garcia 1:05:17115. Aitor Mozo Villanueva 1:09:32145. Judit Saizar Ardanuy 1:15:25Kadete mailako emakumeen sailkapena 1. Judit Saizar Ardanuy 1:15:25Kadete mailako gizonezkoen sailkapena 1. Urko Berdud Mazkiaran 1:01:054. Aitor Mozo Villanueva 1:09:32Gazte mailako gizonezkoen sailkapena 1. Jesus Prila Montull 1:02:053. Beñat Katarain Razkin 1:04:15