Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egun borobila izan zen atzokoa euskal txirrindulariendako Murtziako itzulian. Etapa gogorra izan zuten eta Collado Bermejo portua ordura arte lasterketa buru izan zen taldea apurtzeaz arduratu zen. Lehen talde horretan sartu zen aurten profesional mailara pasatu den Javier Etxarri gaztea, lehen pausuak Aralar txirrindula taldean eman zituena. Jose Luis Rubiera iritsi zen lehena helmugara, Aitor Perez Arrieta zegamarraren aurretik. Javier Etxarri 11. postuan sartu zen.Aitor Perez Arrieta da lider berria. Jorge Azaza 47. postuan dago, liderrarengandik 12:15era. Pablo Urtasuan 85. postuan dago, 36:24ra. Txirrindulariek 146 kilometro dituzte gaur, Puerto Lumbreras eta San Pedro de Pinatar artean. Bidean 3. mailako 2 portu dituzte. Itzuliari amaiera emateko, erlojuz kontra egin beharko dituzte bihar, Alhama de Murcia eta Aledo arteko 23 kilometroak. Azken egunean hiriburura iritsiko da lasterketa.Txirrindulariek ia 135 kilometroko ibilbide gorabeheratsua izanen dute bertan.