Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen larunbatean despeditu zuten Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Sakanako XIX. Pala Txapelketa. Etxarri Aranazko pilotalekuak hartu zituen lehen eta bigarren mailako finalak eta 3. eta 4.en arteko lehiak.1. mailan, Biño eta Koldorendako izan zen txapela, Javi eta Beñat 22-30 mendean hartuta. 3. postua, berriz, Beloki eta Jararendako izan zen, 30-25 gailendu baitzitzaien Aramendia eta Santosi.2. mailan, Matxain eta Orderiz izan ziren txapeldunak, Belzunze eta Martiarena 30-25 mendean hartuta. 3. postua Osinaga eta Vilchesek irabazi zuten, Etxeberria eta Berasainen aurrean 30-23 nagusituta.Txapeldunak txapeldun, jokalariek eta koordinatzaile lanetan ibili diren Migel Aristorena, Telletxea eta Josu Alegrek, behar bezala eman zioten amaiera txapelketari, ongi irabazitako bazkariarekin.