Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erantzun arrakastatsua eduki du Sakanako Mankomunitateak emakumeei egindako deiak. Kirol Zerbitzuak emakumeak kirola egitera animatzeko helburuarekin antolatu zuen txapelketa hau, Olaztiko palako arduradun, Etxarriko pilota eskola, Irurtzungo Itxondo elkartea eta Etxarri Aranatz, Olazti, Altsasu eta Irurtzungo udalekin batera. 24 bikotek eman dute izena txapelketan eta bihar emanen diote hasiera txapelketari.Hiru maila bereizi dira Irurtzunek hartuko du lehen mailako 8 bikoteen arteko lehia. Asteburu honetan hasi, eta apirileko azken asteburura arte neurtuko dituzte indarrak ligaxkan. Lehen lauak aurre finaletara sailkatuko dira. 2. mailan bi talde daude: Etxarri Aranatzen jokatuko du A taldeak eta Olaztin B taldeak. Talde bakoitzeko 6 bikoteek 5 jardunaldiko ligaxka izanen dute asteburu honetan hasita. Ondoren, final laurdenak, aurrefinalak eta finalak izanen dituzte. 3. mailako lehiak Olazti, Etxarri Aranatz eta Irurtzunen neurtuko dira. Maila honetako 6 bikoteek bost jardunaldi dituzte asteburu honetan hasita. Horietan egindako lanak final laurdenetarako txanda emanen die.Asteburu honetan hasiko da txapelketa Hiru maila ezberdinetan, asteburu honetan hasiko da txapelketa. Neurketa hauek hartuko ditu lehen jardunaldiak1. maila (Irurtzunen)Eider-Laura / Maite-Mª AngelesLeticia-Blanca / Aitziber-AsunRakel-Bea / Maite-BeronikaEdurne-Ana / Nerea-Amaia2. mailako A taldea (Etxarri Aranatzen) Garbiñe-Rakel / Yanira-SaioaGarbiñe-Miren / Maria-MaialenEunate-Irantzu / Naroa-Garazi2. mailako B taldea (Olaztin) Maite-Ana / Cristina-MariaAmaia-Tati / Erkuden-SusanaAinara-Aizea / Maite-Nelly-Sandra3. maila (Olaztin) Aintzane-idoia / Sara-LoitzuneAnaitz-Nerea / Agurne-JasoneIzaskun-Oihana / Begoña-Margari