Sprintean iritsi ziren helmugara txirrindulariak

Guaixe 2008ko martxoaren 7a

CSC taldeko Haedo izan zen atzoko sprintean azkarrena. Jorge Azanza altsasuarra etapa irabazlearen talde berean sartu zen eta Pablo Urtasun, berriz, 4:22 minutu gehiago behar izan zituen San Pedro de Pinatarrera iristeko.Aitor Perez Arrietak jarraitzen du sailkapen nagusiko 1. postuan. 47. postuan dago Jorge Azanza, 12:15era eta Pablo Urtasun 90. postuan dago, liderrarengandik 31:37ra. Sailkapen nagusiari begira egun garrantzitsua da gaurkoa, 23 kilometroko erlojuz kontrakako etapa baitute, Alhama de Murcia eta Aledo artean.Bihar amaituko da itzulia, Murtzia hiriburu inguruan eginen den 135 kilometroko ibilbide gorabeheratsuarekin.