Aste Santuko meza elizkizunak Aralarko San Migel santutegian

Guaixe 2008ko martxoaren 13a

Meza elizkizunak, otoitzak, Bibliaren pasarteak eta Jesusen nekaldia gogoratuko duten irakurketak, prozesioekin batera, izango dira nonahi. Aingeruari despedidaAralarko santutegitik aditzera eman dutenez, Ostegun Santu eta Ostiral Santuko elizkizunak 17:00etan abiatuko dira. Larunbat Santuko pazko-gaubeila, aldiz, 20:00etan izanen da. Pazko igandean ospakizun handia hartuko du santutegiak eguerdiko 12:30etik aurrera. Gainera, egun horretan, 16:00etan, Aralarko Mikel Goiaingeruak bere ibilbidea hasiko du Nafarroako herrietan barna. Igandean Baraibarreraino eramango dute aingerua, mendian barna oinez, eta aipatu orduan agurra egingo zaio santutegian. Jende asko biltzen da santua despeditu eta mendian barna egiten duen ibilaldi horretan laguntzera. Aurten, Aralarko Mikel Goiaingeruak Nafarroako 280 herri inguru bisitatuko dituela adierazi digu Aralarko kaperau Mikel Larranbeberek. Iruñera martxoaren 31n helduko da eta bertan apirilaren 6ra arte izanen da, 80 erakunde inguru bisitatzen. Ekainaren erdialdera bukatuko da aingeruak Nafarroan barna egiten duen erromesaldia. Nolanahi ere, maiatzaren 11n aingerua Aralarrera eramanen dute, egun horretan Uharte Arakilgo herritarrak Aralarko santutegira igotzen baitira.