Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen larunbatean eman zioten amaiera txirrindulariek Murtziako Itzuliari. Sprinterrean amaitu zen azken etapa eta Azanzaren taldekide Koldo Fernandez de Larrea izan zen helmugan azkarrena.Caisse D´Epargneko Alejandro Valverderendako izan da itzulia, ostiraleko erlojuz kontrakoan lortutako garaipenari esker. Jorge Azanzak 53. postuan amaitu du, liderrarengandik 20:57ra. Pablo Urtasun, berriz, 90.a izan da, 41:17ra.