Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken astetan ASO eta UCI arteko iskanbilek kendutako protagonismoa berreskuratu zuten atzo txirrindulariek Paris-Nizan, itzuliaren lehen egunean.Aitzin etapan, 4,6 kilometroko erlojuz kontrakoa irabaztetik gertu egon zen Euskaltel Euskadiko Markel Irizar, baina, azkenean, Hushvod izan zen azkarrena. 29.a izan zen Jose Luis Arrieta, 16 segundora, eta 37.a Gorka Verdugo, 18 segundora.Txirrindulariek Amilly eta Nevers arteko 184 kilometroko etapa dute gaur, sprintean amaitzeko egokia.Polemikan murgilduta Hizpide franko eman du azken astetan Paris-Nizak, itzuliaren antolatzaile ASO (Amary Sport Organisation) eta Nazioarteko Txirrindularien Batasunaren artean (UCI) egon diren ika-mikengatik. UCI-k itzulian parte hartzen zuten txirrindulariak zigortuko zituela mehatxu zuen, "lasterketak araudi ofiziala errespetatzen ez duelako".Ez diete mehatxuei kasurik egin tropel profesionaleko talde ezagunenek eta Paris-Nizara joatea erabaki dute. Txirrindulariak beldur dira ez ote dituzten haiek ordainduko bi erakundeen arteko iskanbilak.