Ongairen lehen garaipena profesional mailan

Guaixe 2008ko martxoaren 10a

Joan zen larunbatean Tafallan jokatutako jaialdiko 2. neurketan, 20-22 nagusitu zitzaizkien Ongai eta Lasa III.a Cabrerizo eta Eulateri. Profesional mailako lehenengo garaipena izan da debutatu berri duen Ongai satrustegiarrarendako.Ez da hau Lasak asteburu horretan eskuratu zuen garaipen bakarra. Atzo, Eibarren jokatutako jaialdiko 1. partidan, etxarrikoak eta Capellanek 13-22 hartu zituzten mendean Eugi eta Goñi III.a.