Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Parez pare ibili ziren bi taldeak partiduaren lehen zatian. Altsasukoak izan ziren aurreratzen lehenak, 30. minutuan, Medinaren golarekin. Baina atsedenaldira joan aurretik, berdinketa gola sartu zuen Lekunberriko taldeak. Beti Kozkor izan zen nagusi bigarren zatian, baina altsasuarrak Lekunberrikoek egindako faltez baliatu ziren 1-3koa lortzeko.1. itzulia amaitzeko partidu bakarra falta denean, 2. postura igo da Altsasu, 14 punturekin. Norgehiagoka zaila dute sakandarrek asteburu honetan, 18 punturekin liderra den Bidezarra hartuko baitute etxean.