Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euria, haizea eta hotza izan ziren protagonistak Paris-Nizako 1. etapan. Eguraldi txarrak lasaia izatea espero zen 184 kilometroko etapa 93 kilometrotara laburtzera behartu zituen antolatzaileak.Verdugoren taldekide Dioni Galparsorok ihes egin zuen eguneko muino bakarrean, taldetxo batekin batera. Tropelarekin 2 minutuko aldea zutenean, lanean hasi zen Quick Step eta, haizea lagun, sekulako triskantza eragin zuten tropelean. 20 txirrindulari baino ez ziren gai izan haren erritmoa mantentzeko eta Gorka Verdugo etxarriarra izan zen horietako bat. Dioni Galparsororen taldea harrapatu zuten amaierarako 14 kilometro falta zirela eta batera iritsi ziren helmugara. Erritmo bizia jarri zuen azken maldan Quick Step taldeko Steegmansek eta inor ez zen gai izan hura harrapatzeko. 7 segundora sartu zen Gorka Verdugo. Jose Luis Arrieta talde buruen tropelean sartu zen, 2:37ra. Sailkapen nagusian, 17. postuan dago, Hushovd liderrarengandik 27 segundora. Jose Luis Arrieta 46. postuan dago, 2:55era.Nevers eta Belleville arteko 201 kilometroko etapa dute gaur txirrindulariek. Bidean, 3. mailako bi mendate eta 2. mailako bat gainditu beharko dituzte. Ea gaur eguraldia lagun duten.