Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren etapa irabazi zuen atzo Quick Step taldeko Steegmansek. Atzo ere eguraldia izan zuten oztopo nagusi txirrindulariek. Eroriko asko izan ziren euriaren ondorioz, eta txirrindulariek kontu handiarekin ibili behar izan zuten porutan behera. Gorka Verdugo izan zen erori zenetako bat. Ezkerreko bikian du golpea, baina, zorionez, aurrera egiteko gai izan zen. Steegmansen talde berean sartu zen, irabazlearengandik 3 segundora. Jose Luis Arrieta uhartearra, berriz, 2:56ra iritsi zen helmugara.Hushovdek jarraitzen du lider. Gorka Verdugo 15. postuan dago, 38 segundora eta Arrieta 61.a da, 5:59ra.Fleurie eta Saint Etienne arteko 165 kilometroko etapa gogorra dute gaur txirrindulariek. 3. mailako 2 portu, 2. mailako beste bi eta 1. mailako portu bat gainditu beharko dituzte, azken hau helmugarako 20 kilometrora.UCIren zigorren beldur Azken astetan ika-mika entzutetsuak izan dituzte Paris-Nizaren antolatzaile ASOk eta UCIk eta azken honek, itzulian parte hartzen duten txirrindulariak zigortuko dituela mehatxu egin zuen. Hori eragotzi nahian, bilera eskatu dio UCIri Txirrindulari Profesionalen elkarteak.