Nafarroako iraupen luzeko zirkuituak bi geldialdi egingo ditu Sakanan

Guaixe 2008ko martxoaren 13a

Asteazkenean aurkeztu zuen Nafarroako mendi federazioak hainbat mendi talderekin batera, Nafarroako iraupen luzeko lehen zirkuitua. Egitasmo honen sustatzaileen artean Irurtzungo Iratxo elkartea eta Altsasuko Mendigoizaleak taldeak daude eta bi talde hauek antolatuko dituzten bi ibilaldiak ere zirkuitu horren barruan kokatzen dira. Mendizaletasuna bulkatzeko eta honetan aritzen direnen batasuna ahalbidetzea da honen helburua eta horretarako lan komuna egiten hasiko dira. Hala ere, martxa bakoitzaren antolaketa nagusia herriko elkarteak hartuko du.Honela Sakanan iraupen luzeko bi ibilaldi egiteko aukera izanen da. Lehena, apirilaren 6an Altsasun estreinkoz egingo den mendi ibilaldia eta bigarrena Apirilaren 26an Irurtzundik abiatuko den Sakanako XIX. ibilaldi handia.Antolatzaileen esanetan, froga hauek ez dira lehiakorrak izanen eta jendearen parte hartzea bultzatzea dute helburu. Horregatik, 7 froga hauetatik 4 burutzen dituztenek sari bat jasoko dute.