3. postura igo da Gorka Verdugo

Guaixe 2008ko martxoaren 13a

Atzoko etaparekin mendira iritsi zen Paris-Niza. Bost portuek, helmugatik 20 kilometrora zegoen 1. mailakoak bereziki, gogorra egin zuten 165 kilometroko etapa. Eskerrak eguraldia behintzat, lasaitu egin zen.Astearteko eroriaren ondoren, sumindutako belaun eta bikiarekin gaizki ibiltzeko beldur zen Gorka Verdugo. Baina ongi eutsi zien sailkapen nagusiko indartsuenei. 10. postuan sartu zen helmugara, etapa gehiena ihesean egin zuten Carlström eta L´Hottelerierengandik 43 segundora. Balentriak sailkapen nagusiko 3. postura igo du, Chavanel lider berriarengandik 8 segundora.Jose Luis Arrieta irabazlearengandik 5:07ra iritsi zen helmugara.Sailkapen nagusian 41.a da, liderrarengandik 9:53ra.Paris-Nizako egur gogorrena dute gaur aurretik. Montélimarren hasiko da 176 kilometroko etapa. 3. mailako 4 porturen ondoren, helmugatik 15 kilometrora, 1. mailako Mont Ventoux gainditu beharko dute, etapa amaitzeko.Oinazeek behera eginen dutela espero du Gorkak eta gaurko etapan eraginik ez izatea. "Badakit postuari eustea zaila izanen dela, baina ilusio horrekin eginen dut gaurko etapari" adierazi du.