15. jardunaldia hartu zuen Zelandik

Guaixe 2008ko martxoaren 14a

Sailkapen nagusiko lehenengo bi taldeek zuten abantaila txikitu egin da, baina ez taldeek huts egin dutelako, Hiltegi eta Otofadosen arteko partidua atzeratu eta asteburuan punturik batu ez dutelako baizik. Dena dela, atzetik datozen taldeek ongi egin dituzte zegozkien lanak. Peña Sportek eman du sorpresa, 3 postu aurrerago zegoen Tenis Rubor mendean hartuta. Ondorioz, bi postu beherago dago orain azken talde hau. Asesoria Fiscal ez zen zegokion neurketara agertu eta, arauak jarraiki, antolatzaileek garaipena eman zioten Biltokiri.Emaitzak Asesoria Fiscal 0 - Biltoki1Peña Sport 3 - Tenis Rubor 4Sakana 4 - Yeregi ileapaindegia 2Newells 9 - Furia tomatera 3Hiltegi - Otofados, atzeratutaSailkapena 1. Hiltegi 27 puntu2. Otofados 25 p.3. Sakana 23 p.4. Newells 18 p.5. Tenis Rubor 18 p.6. Biltoki 16 p.7. Furia Tomatera 15 p.8. Peña Sport 12 p.9. Yeregi ileapaindegia 9 p.10. Asesoria Fiscal 6 p.16. jardunaldia Hurrengo neurketa hauek jokatuko dituzte bihar taldeek:Yeregi ileapaindegia - Peña Sport (Zelandi)Tenis Rubor - Asesoria Fiscal (Zelandi)Biltoki - Hiltegi (Zelandi)Otofados - Sakana (pilotalekuan)Furia Tomatera - Newells (pilotalekuan)