Altsasuarrak Nafarroako Haur Kantari Jaialdiko bukaerako saioan

Guaixe 2008ko martxoaren 14a

Sakanako parte-hartzaile gehiago izan badira ere, azken saioan aritzeko aukera bakarrik altsasuarrek izan dute. Txikien mailan Altsasuko 3 ordezkari ariko dira kantuan. Ane Martinez eta Aintzane Diaz bikoteak, Erkuden Aldasoro (pianoa) eta Idoia Alonso (bibolina) lagun dituztela, Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kantua abestuko dute. TaldeakZelandi ikastetxe publikoko 5. mailako taldeak Topa dagigun herri kantua emanen du Gaiarren. Agertokian izanen dira Xabier, Ane, Raul, Marta, Nerea, Zaira, Marina, Mikel, Idoia, Itxaso eta Olatz. Haiei Karlos Manero (gitarra), Erkuden Aldasoro (pianoa), Aintzane Díaz (klabeak) lagunduko diete.Ikastetxe bereko 6. mailako taldea osatzen dute Lidiak, Oihanek, Annek, Paulak, Izaskun Maialenek, Ainhoak, Cristinak, Maitanek, Amaiak, Anek, Naroak, Ainarak, Noeliak eta Marinak. Karlos Manero eta Idoia Alonso gitarra-joleekin batera Anje Duhalderen Ama Euskal Herria abestuko dute. Gaztetxoen mailan Jaione eta Aintzane Díaz ahizpek Sugan taldearen Sinisten abestia eskainiko diete Gaiarren bildutako guztiei. Erkuden Aldasoro (pianoa) eta Karlos Manero (gitarra) musikarien laguntzaz ariko dira.SakandarrakNafarroako Haur Kantari Jaialdiek 4 saio izan dituzte aurten. Aipatu parte hartzaile altsasuarrez gain, kantari sakandar gehiago izan dira. Aurreko larunbatean Lekunberriko kiroldegiko oholtza gainean aritu ziren kantuan Lakuntzako Sansaastin udal musika eskolako 2 talde eta Luis Fuentes eskola publikoko 3 talde.