Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiar estatuko Gorteak eta presidentea aukeratzeko hauteskundeak izan ziren igandean eta herritarrek PSOE-ri eman diote garaipena. Sozialistek 169 (5 gehiago) eserleku lortu dituzte Espainiako Diputatuen Kongresuan. Alderdi Popularra izan da bigarren indar bozkatuena eta 154 eserleku (6 gehiago) beteko ditu Kongresuan*. Alderdi nagusiek irabazi dituzten aulkiak (Izquierda Unidak)/Ezker Batuak eta periferiako alderdiek galdutakoak dira. ERC 8 diputatutik 3ra pasa da. EAJ-PNV 7tik 6ra. EB-IU 5etik 2ra pasa da. Coalicion Canaria 2tik 1era. Eusko Alkartasunak eta Chunta Aragonesistak ez dute lortu zuten eserlekuari eustea. CIU, BNG eta NaBai zuten diputatu kopuru berarekin gelditu dira eta Kongresuan ahotsa izanen duen alderdi berria Rosa Diezen Union, Progreso y Democracia izanen da.* Hauteskundeek estatuan, Nafarroan eta herrietan utzi dutena tauletan ikusteko aukera dago atxikitko dokumentuan.NafarroaDiputatu akten banaketari dagokionez, gauzak zeuden bezala gelditu dira Nafarroan. UPN-PP koalizioa izan da babes gehien jaso duena Nafarroan. Migel Sanzek zuzentzen duen alderdiak bere bi diputatuei eustea lortu du. PSN-PSOE-k ere gora egin du botoetan eta bi diputatu sozialista nafar izanen dira berriro Kongresuan. Nafarroa Bai koalizioak hobekuntza txiki bat izan du eta, berriro ere, ordezkaria bidaliko du Madrilera. Nafarroako Ezker Batuak, berriz, herritarren babesean nabarmen egin du behera. Abstentzioari dagokionez, aurreko deialdiarekin alderatuta Nafarroan % 3 egin du gora, % 26,75era iritsi arte. SakanaIgandeko hauteskundeetan 15.825 sakandarrek zuten botoa emateko eskubidea. Ibarreko 15 udalerrietan 32 hauteskunde-mahai jarri ziren bere eskubidea erabili nahi zuten sakandarrek botoa eman ahal izateko. Botoa eman zutenak sakandarren % 52,21 (8.263) izan zen. Gainontzeko % 47,78a (7.562) ez zen hautestontzietara gerturatu ere egin. Duela 4 urte 4.489 sakandar abstenitu ziren. Beraz, pentsa liteke 3.073ko aldea Ezker Abertzaleak egindako deialdiari jarraituz botoa ematera joan gabe gelditu ziren sakandarrak direla. Gainontzeko aukerei dagokienez, Sakanan herritarren babes zabalena lortu duena Nafarroa Bai koalizioa izan da. 2.970 boto lortu ditu, aurreko deialdian baino 656 gutxiago. Alderdi sozialistak aurreko deialdietako goranzko joerari eutsi dio eta 2.519 bozetara iritsi da, 2004an baino 186 boz gehiago eta 2000. urtean baino 832 gehiago. UPN-PP koalizioak beherako joerarekin segitzen du. 2.303 boto bildu ditu Sakanan, azken deialdian baino 196 gutxiago eta duela 8 urte baino 1157. Azkenik, Nafarroako Ezker Batuak igandean zituen babesen erdia baino gehiago galdu zituen, 517 bototik 241era pasaz. Herriei begiratuta, Nafarroa Bai izan da indar bozkatuena Irurtzunen, Arruazun, Lakuntzan, Arbizun, Ergoienan, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Urdiainen eta Ziordian. UPN nagusi izan da Arakilen, Irañetan, Uharte Arakilen eta Iturmendin. Azkenik PSN-k jaso du babes gehien Altsasun eta Olatzagutian. Aranatz aldean eta Burundako 3 herritan abstentzioa emandako botoak baino altuagoa izan da. Hala gertatu da Lakuntzan, Arbizun, Ergoienan, Etxarri Aranatzen, Urdiainen, Olatzagutian eta Ziordian. Abstentzio teknikoa eta Ezker Abertzalearen deialdikoa batuta da hori. GertaerakHauteskunde egun batean ohikoak ez diren gertaerak izan ziren Sakanan. Hala, Altsasun Burunda pilotalekuko bozka lekua ez zuten garaiz zabaltzeko aukerarik izan hautestontziak hautsita eta boto paperak lapurtu zituztelako eta gainontzeko altzariak botata agertu ziren. 9:30erako guztia behar bezala zegoen. Arbizun, bozka-lekua herriaren etxetik eskolara aldatu behar izan zen. Udaletxeko atea silikonaz zigilatuta agertu zen eta boto paperak hartzen dituen kabina kanpoan erreta. Horretaz gain, udaletxe barruan trabesak jarri omen zituzten sarrera eragozteko. Pintadak ere egin zituzten udaletxe barruan. Azkenean, betiko lekuan, eskolan jarri zuten bozka-lekua. Bestalde, Hiriberri Arakilen eta Bakaikun bozka lekuetako atea silikonaz zigilatuta agertu zen igande goizean.Herriz herriArakil Arakilen 21 boto galdu arren, UPN-PP-k aurreneko indarra (167) izaten jarraitzen du. Nafarroa Bai eta PSN bere horretan mantendu dira eta IUN-NEB izan da behera nabarmen egin duena, 25 bototik 7ra. Aurreko deialdiarekin alderatuta 103 arakildar gehiago gelditu ziren botoa eman gabe. 2004an baliogabeko botoa eman zutenak 35 izan ziren Arakilen. IrurtzunAurreneko 3 indarrak oso parekatuta gelditu dira Irurtzunen. Nafarroa Baik (323) eta PSN-k (319) 8 eta 4 boto irabazi dituzte hurrenez hurren. UPN-PP koalizioak (310) berriz, 46 boto galdu ditu. Antzeko kopurua, 49, galdu du Ezker Batuak 22 irurtzundarren botoarekin geldituz. Abstentzioari dagokionez, aurreko deialdiarekin alderatuta 156 irurtzundar gehiago gelditu dira botoa eman gabe. Kopurua 2004ko boto baliogabea (112) baino altuagoa da.IrañetaIrañetan 3 bototan egin du gora UPN-PP koalizioak eta lehen indarra izaten jarraitzen du. Nafarroa Baik eta PSN-k zuten babes maila bera lortu dute oraingoan ere, 20 eta 10 boto, hurrenez hurren. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan jasotako babesa berretsi du Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoak eta 3 boto eskuratu ditu Irañetan. Abstentzionisten poltsa 20 irintarrekin bete da, 59ra iritsi arte. Duela 4 urte 14 izan ziren baliorik gabeko botoa eman zuten irintarrak. Uharte Arakil7 boto galdu baditu ere, UPN-PP koalizioa da lehen indarra Uharte Arakilen. 142 boz jaso ditu. Nafarroa Baik 30 boto galdu ditu eta 102n gelditu da. Koalizioak galdutakoa PSN-k irabazi duela dirudi, 37 boto gehiagorekin 97ra iritsi delako Uharten. Botoa eman gabe gelditu zirenak aurrekoan baino 70 uhartear gehiago izan ziren. Guztira 278. Duela 4 urte boto baliogabea 46k eman zuten Uharte Arakilen. ArruazuArruazun lehen indarra Nafarroa Bai koalizioa da, 9 boto galdu arren. UPN-k boto bat galdu du eta 13rekin gelditu da. PSN, aldiz, 2 bototan igo da eta 5 arruazuarren babesa jaso du. Ezker Batuak gora egiten duen toki gutxietako bat da Arruazu, batetik bi botora pasa baita. Bestalde, botoa eman gabe 2004an baino 15 arbazuar gehiago gelditu ziren. 32 guztira. Duela lau urte boto baliogabea 8 arbazuarrek eman zuten. Lakuntza96 botoren galera izanda ere, NaBai da alderdi bozkatuena Lakuntzan (190). PSN-k (112) eta UPN-PP-k (97) igoera txikiak izan dituzte. Ezker Batuak, aldiz, 6 boto galdu ondoren, dozena bat lakuntzarren babesa izan du. Boto eman gabe gelditu diren lakuntzarren kopurua, bestalde, bikoiztu egin da 224tik 477ra pasaz. Duela 4 urte boto baliogabea 157k eman zuten Lakuntzan. Arbizu72 botoren galerarekin bada ere, lehen indarra izaten jarraitzen du Nafarroa Baik Arbizun. UPN-PP-k 26 boto galdu ondoren, 58rekin gelditu da Arbizun. Alderdi sozialistak, berriz, 16 boto gehiago jaso eta 41era iritsi da. Abstentzioari dagokionez, izugarri hazi da 2004rekin alderatuz. Orduan baino 338 arbizuar gehiagok ez zuten botoa emateko eskubidea erabili, guztira 504ra iritsiz. Aurreko deialdiko boto baliogabea 223koa izan zen Arbizun. ErgoienaNaBai koalizioak 96 boto bildu ditu Ergoienan eta aurreneko indarra da, baina 48 boto galdu eta gero. PSN-k eta UPN-PP-k igoera txikiak izan dituzte eta Alderdi Karlistak bere 5 botoei eutsi die. Abstentzioaren igoera nabarmena izan da Ergoienan, 92 pertsona gehiago boto eskubidea erabili gabe. Duela 4 urte 72 izan ziren baliorik gabeko botoak. Etxarri Aranatz147 boto galdu ditu Nafarroa Baik Etxarri Aranatzen aurreko deialdiarekin alderatuta. 421 botorekin aurreneko indarra da. UPN-PP-k 10 boto galdu ditu eta bere babesa Etxarrin 216 boto-emailerena da. PSN-renak zertxobait gora egin du, 128ra iristeraino. Ezker Batuari etxarriarrek emandako babesa erdira jaitsi da eta 13 botorekin gelditu dira. Abstentzioa Etxarrin bikoiztu egin da. Aurreko deialdian baino 618 etxarriar gehiago gelditu ziren botoa eman gabe eta abstentzioa 1127ra iritsi zen. 2004an balio gabeko botoa 419 etxarriarrek eman zuten. BakaikuBakaikuko lehen indarra NaBai da, 2 boto berrirekin 85 bozetara iritsiz. UPN-PP-k babesean gora egin zuen; behera, aldiz, alderdi sozialistak. Eta bere horretan gelditu zen Ezker Batua. Botoa eman ez zuten bakaikuarren kopurua bikoiztu egin zen aurreko deialdiarekin alderatuta. 79 bakaikuar gehiago gelditu ziren botoa eman gabe, 135 bakaikuar guztira. 2004an boto baliogabeak 82 izan ziren Bakaikun. Iturmendi10 boto galdu arren, UPN-PP koalizioa da iturmendiarren babes gehien jaso zuen indarra. NaBai-k zertxobait galdu du eta sozialistek gorakada txikia izan dute. 7 bozetik bakarrera pasa da, bestalde, Ezker Batua. Abstentzioaren aukera egin duten iturmendiarren kopurua 118koa izan da. Aurrekoan baino 39 gehiago. Aurreko deialdian boto baliogabeak 30 izan ziren Iturmendin. Urdiain40 boto gutxiago jaso baditu ere, Nafarroa Bai aukera babestuena izan da Urdiainen (126 boto). Sozialistek 11 bototan egin dute gora, 70era iritsi arte. Haiek irabazitako kopuru bera galdu du UPN-PP-k Urdiainen eta Ezker Batuak zituen 8 bozetatik bakarrerarekin gelditu da. Abstentzioa Urdiainen 286 herritarren aukera izan da, 2004an baino 136 gehiago. Baliogabeko botoak orduan 97 izan ziren. AltsasuAlderdi sozialistak lehen indarra izaten jarraitzen du Altsasun. Bere babesa ia 100 bototan handitu du, 1.271ra iritsi arte. Nafarroa Baik 161 boz galdu ondoren, 932rekin gelditu da. Botoak galdu dituen bestea UPN-PP da, 75 galdu eta gero 909rekin gelditu da. Zuen babesaren erdiarekin gelditu da, bestalde, Ezker Batua; 280 bototik 157ra pasa da. Botoa eman gabe gelditu ziren altsasuarrak 2.488 izan ziren, duela 4 urte baino 736 gehiago. Orduko hartan baliorik gabeko bozak 522 izan ziren. Olatzagutia9 boto galduta ere, PSN izan da aukera babestuena Olatzagutian (240). 60 boto galdu ondoren, lehen indarra izateari utzi dio NaBai-k (201). UPN-PP-k galera txikia izan du eta 145 boto lortu ditu. IUN-NEB, aldiz, 40tik 12ra pasa da. Abstentzioaren aukera 663 olaztiarrek egin zuten domekan, duela 4 urte baino 181 gehiago. Orduan 163 izan ziren baliorik gabeko botoak. Ziordia15 boto galdu arren, NaBai da aurreneko indarra Ziordian. UPN-PP bere horretan gelditu da eta sozialistek 10 boz gehiago jaso dituzte, 38ra iristeko. Ezker Batua, bestalde, zegoen moduan gelditu da ia. Ziordian abstenitu ziren herritarrak 189 izan ziren, azken deialdian baino 74 gehiago. Kopuru hori da hain justu orduan izan zen boto baliogabea.