Evans eta Gesinken lanak goitik behera aldatu zuen sailkapen nagusia

Guaixe 2008ko martxoaren 14a

Paris-Nizako laugarren etapan, Mont Ventouxen igoerak apurtu egin zuen tropel nagusia. Sailkapeneko goiko postuan zeudenek ezin izan zioten Gesink eta Evansen erritmoari eutsi. Eta, bata bestearen atzetik, atzean geratzen joan ziren. Evansendako izan zen garaipena, baina Gesink gazteak ere jaso zuen saria, lider berria baita.2:18ra iritsi zen helmugara Gorka Verdugo eta ondorioz, sailkapen nagusiko 3. postutik 7.era jaitsi da. 2:11ra du lider berria. Jose Luis Arrieta 74. postuan sartu zen atzo, irabazlearengandik 12:05era. Sailkapen nagusiko 36.a da, liderrarengandik 21:43 minutura.Althen des Paluds eta Sisteron arteko 172,5 kilometroko etapa dute gaur, itzuliko 5.a. Ibilbide gorabeheratsua da gaurkoa ere, baina portuak ez dira atzokoak bezain gogorrak: bigarren mailako bat eta hirugarren mailako hiru dituzte.Igandean amaituko dute itzulia, Sisteron eta Cannes eta Nizako etapak eginda. Azken egunera arte ez da itzulia erabakiko, oraindik ere egun gogorrak baitituzte aurretik.